COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2018 MARTXOA 15

Gipuzkoak martxan jarri du hondakinen tratamendurako berezko lehendabiziko azpiegitura

Plantaren diseinuaren akatsak konponduta, GHHKPO-ean aurreikusitako azpiegituren lehena da martxan jartzen. Tratamendu sistema hurrengo urtean osatuko da Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bi faseen bitartez.

José Ignacio Asensio: “GHHKPO-ean aurreikusitako azpiegiturak osatuko ditugu legislatura batean, gure konpromisoa betez eta EH Bilduk eragindako gaztaka gaindituz”.

José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak eta GHK-ko Presidenteak, Epeleko konpostatze planta bisitatu du. Plantaren diseinuaren akatsak konponduta, GHHKPO-ean aurreikusitako azpiegituren lehena da martxan jartzen. Honen inguruan Asensiok adierazi du GHHKPO-ean aurreikusitako azpiegiturak osatuko dituztela legislatura batean, “gure konpromisoa betez eta EH Bilduk eragindako gatazka gaindituz”. Tratamendu sistema hurrengo urtean osatuko da Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bi fase eta lau azpiegituren bitartez: tratamendu mekaniko biologikoa, balorizazio energetikoa, biometanizazioa eta zepen heltzea.

Epeleko Plantak urtean 10.000 bio-hondakin tonari emango dio tratamendu, Gipuzkoan sortutako bio-hondakinaren heren ingururi. 10.000 bio-hondakin tona hauen bitartez, 4.000 eta 5.000 tona konpost artean lortuko da. Gainera, 9 lanpostu sortuko dira. Horrela, Bergarako plantari esker, Gipuzkoak esportatzen duen materia organikoaren kantitatea nabarmen gutxituko da, egun Caparrosora (Nafarroa) eta Itsasura (Iparralde) esportatzen baita.

Kalitate goreneko konposta fabrikatuko du (A kalitatea), nekazaritzan ongarri gisa erabiltzeko, lorategi publikoak ongarriztatzeko, narriatutako lurrak berritzeko, azalerak berreskuratzeko, soropila jartzeko lurra prestatzeko, eta abar.

Akatsak plantaren diseinuan

Epeleko planta EH Bilduko aurreko arduradunek inauguratu zuten 2015eko abuztuan. Azpiegituraren abiaraztea ezinezkoa izan da orain arte diseinuan eta eraikuntzan zeuden akats larriak direla eta. Obra eta konponketa ugari egin behar izan dira. Gainera, milioi erdi baino gehiago inbertsioa egin da plantak funtziona dezan.

Inaugurazioaren unean, obra zibilaren % 39a eta instalazioen % 31 exekutatzeko zegoen oraindik, eta beharrezkoak ziren probak egin gabe zeuden. 2016ko otsailean, plantaren behin-behineko harrera egin zen eta abiarazte probak hasi ziren (plantaren errendimenduaren %15-20ko erritmoan). Maiatzean %50eko kapazitatean hasi zen funtzionamenduan. Instalazioen bero eta hotzeko proba garaian etengabeko arazoak sortu ziren eta 30 akats tekniko antzeman ziren.

Konpostatze ziklo luzeak osatzeko behar ziren hilabeteak igaro ondoren, antzemandako arazo nagusiak konpondu ziren eta lizitazio prozesuari hasiera eman zitzaion 2016ko abenduan. Hala ere, 2017ko maiatzean arazo berriak sortu ziren eta ingeniaritza proiektuaren zein obra zuzendaritzaren akatsetan zuten jatorria: urak biltegiratzeko kapazitate falta (jaso beharko lukeen ur kopuruaren herena jasotzeko gaitasuna besterik ez baitzuen), konpostatze prozesuan lixibiatu gehiegi sortzen zen, gantz solidoen sorrera, tenperaturaren transmisioan akats larriak zeuden, amonio biltegiak gainezka egiteko arriskuari aurre egiteko babes falta zuen, ez zuen lixibiatuak biltegiratzeko gaitasunik eta tuneletako ubideetako ertzen haustura gertatu zen. 

Egoera hau dela eta, GHK-k zenbait errekerimendu egin zituen Txosten Teknikoan ezartzen ziren arduren arabera. 2017ko maiatzean GHK-ko Administrazio Kontseiluak akzio judizialei ekitea ebatzi zuen UTE proiektugilearen kontra (Altar, Inak Ingeniaritza eta Eneka Estudios Técnicos) eta ur-andelen eskumen Zuzendaritzari (Altair). UTE eraikitzaileak (Serbitzu, FCC eta Murias) akatsak konpontzeko errekimenduari erantzuna eman zion.

2017ko urrian euri depositu berria eraikitzeko kontratua sinatu zen. Depositu berri honi esker, uraren hornikuntzaren akats larriak konpondu ziren plantak funtzionamendu egokia eduki zezan. GHK-ko Administrazio Kontseiluak eskatutako txosten teknikoan egiaztatutako biltegiratzeko edukiera faltak, plantaren abiaraztea eta funtzionamendu egokia nabarmen eragozten zuten. EH Bilduko aurreko arduradunek esleitutako proiektuaren ur-deposituak, jaso beharko lukeen ur kopuruaren herena jasotzeko gaitasuna besterik ez zuen.

Urte honen hasieran eta bi hilabeteko obren eta konponketa lanen ondoren, antzemandako akatsak konponduta zeudela iragarri zen.  Egin diren lanen artean, nabarmentzekoa da 450 m3-ko ur deposituaren eraikuntza, hasieran egindakoaren edukia (250 m3) ia bikoizten duena. Bi deposituak erabilgarri daude orain, aurreikusitako tratamendu premiak ziurtatzeko, hain zuzen ere 10.000 tona bio-hondakin urteko.

Zunda termiko eta hargailu guztiak ordezkatu dira produkzioaren kontrol egokia egitea zailtzen zuen datuen transmisio galera konpontzeko, horrek eragin zuzena baitzeukan konpost sorten kalitatean. Aireztapeneko ertzak ere konpondu eta sendotu egin dira, hondatu egin baitziren ez zeudelako behar bezala sendotuta konpostaren produkzio prozesuak eskatzen dituen baldintza dinamiko, kimiko eta termikoak jasateko. Era berean, babes toldoak jarri dira euri asko egiten duenean lixibiaturik gerta ez dadin, eta horrela uraren aprobetxamendua hobetzen da. Azkenik, ateratzeko moduko iragazki bat instalatu da, lixibiatuen zirkuitua buxatzen zuten gantz-azido solidoen arazoa konpontzeko.

Diseinuko eta obra zuzendaritzako akatsek milioi erdi euro inguruko gainkostua eragin dute eta enpresa arduradunei erreklamatuko zaie.