COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2017 IRAILA 05

Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak onartu du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 2. fasea kontratatzeko tramiteen hasiera

Gunearen bigarren faseak biometanizazio planta bat eta zepen balorizazioko beste bat izango ditu; 37 milioi euro baino gehiago inbertituko dira

Gunearen bigarren faseak biometanizazio planta bat eta zepen balorizazioko beste bat izango ditu; 37 milioi euro baino gehiago inbertituko dira.

Batzarrak bideragarritasun-plana eta azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko proiektua berretsi ditu.

 Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak bideragarritasun-plan eta Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 2. Faseko (GIG-2) azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko proiektua berretsi ditu. Uztailaren 28an onartu zuen Administrazio Kontseiluak. Batzarreko kideen %75a baiezkoa eman du eta %9ak ezezkoa.

Hemendik aurrera hilabeteko epea zabaltzen da alegazioak aurkezteko. Epea bukatzen denean, azpiegituren lizitazio prozesuari hasiera emango zaio. Azpiegiturak biometanizazio-planta bat eta zepak heltzeko beste planta bat ezarriko ditu.  Bi instalazio horiek GIG-1a osatzen duten tratamendu mekaniko-biologikoko plantari eta balorizazio energetikoko plantari gehitzen zaizkie, eta Gipuzkoako hondakinei azken tratamendua emateko azpiegituren sistema osatzen dute. GIG-2a Eskuzaitzeta poligonoan —Zubietako esparruan— kokatuko da 31.988 m2-ko partzela batean, GIG-1etik 300 metro eskasera.  Ingurumen Gunearen bigarren fasearen (GIG-2) inbertsioa 37 milioi euro ingurukoa izango dela aurreikusten da.

 GIG-2ren gauzatzea lehenengo fasearekin paraleloan egingo da eta obrak aldi berean amaitzea aurreikusten da legealdi honen bukaeran. Obrak 2018ko maiatzean hastea aurreikusten da, hamabi hilabeteko eraikuntza-epearekin, eta 2019. urtean martxan egongo dela pentsatzen da. Horren inguruan, Ingurumen diputatu José Ignacio Asensiok esan du urrats erabakigarria dela, “GIGen bi faseak martxan jarrita, legealdiaren amaieran Gipuzkoak hondakinen arazoa konponduta izango duelako, eta herritarrekin hartutako konpromisoa beteta egongo delako”.

 GIG-2n aurreikusitako biometanizazio plantak urtean 40.000 tonako tratamendu-gaitasuna izango du hasieran eta gaika bildutako materia organikoa jasoko du. Instalazio horrek hondakinen zatiki organikoaren bitartez biogasa lortzeko teknologia edukiko du eta energia sortuko du. Zepen balorizazio plantak balorizazio energetikoko plantatik eratorritako hondar solidoei tratamendua emango die —52.000 Tn/urte ahalmena izango du— eta arido birziklatuetan bilakatzeko prozesu ezberdinak garatuko ditu, obra publikoan erabili ahal izateko (errepideak, eta abar). Martxan jarri ondoren, GIG-2k 30 lanpostu zuzen sortuko dituela kalkulatzen da.

 GIG-2a garatu eta martxan jartzeko aurreikusi den kronograma Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituretako Lurralde Plan Sektorialaren aldaketarekin hasi zen. Horren tramitazioa 2018. urtearen hasiera aldera amaitzea aurreikusten da. Horrekin batera eta aurreko epearekin bat eginez, oinarrizko proiektua egingo da eta jada eskatu da Ingurumen Baimen Bateratua GIGen bigarren faserako.  Prozesu horiek bukatu ondoren GIG-2ren instalazioen gauzatzeari eta eraikuntzari ekingo zaie. Lan horiek 2019ren erdialdera bukatuko dira, GIG-1enarekin bat eginez, eta 2019ko erdialdera jarriko dira martxan.