GHK

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

ONARTU

GHK

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK
7. GJH: ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ-KUTSATZAILEA
7. HELBURUA: Energia merke, seguru, jasangarri eta moderno baten eskuragarritasuna bermatzea
  • Hemendik 2030era, nabarmen areagotzea energia berriztagarrien proportzioa, energia‐iturri guztien artean.
  • Hemendik 2030era, energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren munduko tasa bikoiztea.
9. GJH: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA
9. HELBURUA: Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea
  • Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak egitea, eskualde‐mailako eta mugaz gaindiko azpiegiturak barne, garapen ekonomikoa eta giza garapena babesteko, arreta berezia eskainiz pertsona guztiek horiek modu arrazoizko eta bidezkoan erabiltzeko aukera izateari.
  • Industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta, hemendik 2030era, nabarmen areagotzea industriak enpleguari eta barne‐produktu gordinari egiten dion ekarpena, bat etorriz egoera nazionalekin, eta ekarpen hori bikoiztea aurrerapen txikieneko herrialdeetan.
  • Hemendik 2030era, azpiegitura modernizatzea eta industriak eraldatzea, iraunkorrak izan daitezen. Horretarako, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabili behar dira eta teknologia‐ eta industria‐prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiltzen direla bermatu behar da, eta herrialde guztiek dagozkien ahalmenen araberako neurriak har ditzatela lortu behar da.
13. GJH: KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
13. HELBURUA: Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea
  • Hezkuntza, sentsibilizazioa eta giza ahalmena eta erakundeena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
4. GJH: KALITATEZKO HEZKUNTZA
4. HELBURUA: Hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan ikasteko aukerak guztiontzat sustatzea
  • Hemendik 2030era, ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarriretarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen jasangarriari laguntzeko, hezkuntzaren bidez.
11. GJH: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK
11. HELBURUA: Hiri inklusiboago, seguruago, erresilienteago eta jasangarriagoak lortzea
  • Hemendik 2030era, murriztea hirietako per capita ingurumen‐inpaktu negatiboa, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal‐hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari.
12. GJH: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA
12. HELBURUA: Kontsumo eta ekoizpen modalitate arduratsuak bermatzea
  • Hemendik 2030era, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio‐, murrizketa‐, birziklatze‐ eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
  • Hemendik 2030era, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.