COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

2021 ABENDUA 14

Hondakinen Kontsortzioak 52,25 milioi euroko aurrekontua onartu du 2022rako

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak % 15 eta % 35 bitarteko hobaria ezarri du biohondakinen gaikako bilketa sustatzeko.

Kontsortzioak tarifaren % 2ko igoera onartu du, 2021. urtearekin alderatuta, mankomunitateei hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateko, emaitza-kontuak orekatzeko asmoz.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak 52,25 milioi euroko aurrekontua onartu du 2022ko ekitaldirako, eta % 15 eta % 35 bitarteko hobaria ezarri du biohondakinen gaikako bilketa sustatzeko. Gainera, Mankomunitateei hiri-hondakinak altan kudeatzeko zerbitzuak emateko tarifa % 2 gehitzea onartu du, 2021eko ekitaldiarekin alderatuta, emaitza-kontua orekatzeko.

2022. urterako proposatutako tarifak 230.000 tona hartzen ditu, 50.000 tona biohondakin, 158.000 tona errefus, RICIA eta beste planta batzuen errefusa, eta 22.000 tona ontzi arin. Ekitaldiko gastu aurreikusiak 52,25 milioi eurokoak dira; beraz, hau da kostu guztiak estaltzeko ordaindu beharreko kopuru osoa. Aurreikusitako diru-sarrerak hauek dira: hondakinen kudeaketaren fakturazioa, ontzien birziklatzaileari egindako entregak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza (6 milioi euro) eta beste aldagai batzuk, batez ere diru-laguntzak.

Era berean, biohondakinaren tarifan hobari mailakatua onartu da, % 15 eta % 35 artekoa, biohondakinak sortutako hondakin guztietan (biohondakinak eta gainerako frakzioa) duen pisu erlatiboaren arabera. Hobari honen helburua Gipuzkoako herri guztietan biohondakinen gaikako bilketa bultzatzen jarraitzea da.

Ezarritako prezioa 189,13 eurokoa izanen da tonako, errefusa frakzioarentzat, eta 139,42 eurokoa tona bakoitzeko, batez beste, biohondakin frakzioarentzat.

Beste gai batzuk

Batzar honetan, mankomunitateek Urnietako ontziak sailkatzeko instalazioa integratzea eta Sasietako Transferentzia Estazio berriaren eraikitzea onartu da ere.

Urnietako ontziak sailkatzeko instalazioa eta Sasietako Transferentzia Estazioa Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren operatiban integratzeari esker, GHK-k lurraldeko hiri-hondakinen altako kudeaketa-sare osoa osatzen du, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Planean (GHHKPO) ezarritakoa betez.