zer da ikasgela didaktikoa?
Etxean hondakinak gaika banatzen ditugunetik ingurumen-guneetako instalazioetan azken tratamendua jasotzen duten arte, zuzenean hondakinak nola kudeatzen diren ezagutzeko herritar guztioi irekitako espazioa da. Horretarako hezkuntza-materialak, ikus-entzunezkoak eta antzeztutako bisita gisatu bat baliatzen dira.
Ikasgelaren helburu nagusia gure natura-baliabideak babesteko hiri-hondakinak zuzen kudeatzeak duen garrantzia irakastea eta horren inguruan kontzientzia harraraztea da.
Hori dela eta, ikasgela didaktikoko bisita Lur-planetaren arte-sorkuntza batekin hasten da. Xedea bisitariak babes-kontzeptuan inplikatzea da, kontsumo-errutinak aldatuz eta egunerokotasunean 6R deituriko printzipio hauek aplikatuta:
BERRIZ DISEINATZEA
Produktuak diseinatzea eta ekoiztea jasangarritasun-irizpideak erabilita eta ingurumenean dituzten ondorioetan pentsatuz.
HAUSNARTZEA
Produktua behar dugun pentsatzea eta behar hori asetzeko beste aukera ekologikoagoak edo jasangarriagoak dauden aztertzea.
MURRIZTEA
Bai kontsumitzen ditugun produktuen kalitatea bai sortzen ditugun hondakinen kantitatea.
BERRERABILTZEA
Produktuen bizitza erabilgarria luzatzea, izan beste xede batzuetarako erabilita izan produktuak konponduz edo berrituz.
BIRZIKLATZEA
Berrerabili ezin ditugun hondakinak banatzea eta kontainer egokira botatzea berriz ere lehengai bihurtu ahal izateko.
BERRESKURATZEA
Birziklatu ezin daitezkeen hondakinak energia bihurtzea, elektrizitate-moduan, lurrun edo ur bero moduan.
Bisita azken bi printzipioetan oinarritzen da, birziklatzean eta berreskuratzean, horiek baitira Gipuzkoako Ingurumen Gunean lantzen eta kudeatzen diren alderdiak.
Ikus-entzunezko gelan era didaktikoan eta xede-taldera egokituz instalazioaren funtzionamendua azaltzen zaie. Aipatutako ikus-entzunezko euskarrian hondakinen banaketaren tratamendu-prozesu osoa aurkezten zaie, kontainerretan bilketa egiten denetik, energia gisa balorizatzen den arte.
Hondakinen tipologiaren gela ere bisitatzen da. Bertan hondakin mota bakoitzeko taula zehatzekin, hondakinen tipologia azaltzen da bakoitza nora bota behar den azpimarratuz; gainera, lantzen ari garen prozesu osoa era didaktikoagoan ulertzeko bitxikeriak eta datu interesgarriak ere azaltzen dira.
Behin hondakinen tipologien paneletatik ibilbidea bukatuta, bisitatuko dugun gunean egiten den hondakinen banaketan zentratuko gara.
Taldea hesitutako hondakinen hustuketa-plataformara sartzen da, non zabor-kamioia nola iristen den eta hondakinak hobietan nola husten dituen ikus daitekeen.
Kontrol-gelara igotzeko tarteko gela batetik pasa behar da. Bertan arte-birsorkuntza batekin azaltzen da nola lortzen den gure etxeetan kontsumitzeko energia birziklatu eta berrerabili ezin daitezkeen hondakinen balorizazioaren bidez.
Kontrol-gunean, balorizazio-instalazioaren hobia ikus daiteke eta errausketan prozesuko kontrol-sistemak denbora errealean.
Taldeak Gipuzkoako birziklatze-klusterreko (GK Recycling) enpresen erakusketa ere bisitatuko du. Erakusketan zuzenean ikusi eta uki daitezke azkenean gure egunerokotasunean erabilerak dituzten lehengai bihurtutako hondakinak.
Zergatik
bisitatu?
Gipuzkoako Ingurumen Guneko bisiten bidez, gipuzkoar-gizarteko taldeei ingurumen-hezkuntza ematea lortuko da.
Bisita bakoitzean ingurumen-kontzientzia piztu, jakintza ekologikoak irakatsi, ingurumen-balioak transmititu eta herritarrek ingurumenarekiko ekintzan oinarritutako konpromezua hartzea lortzen dugu.
KONTZIENTZIA HARTZEA
JARRERA ALDATZEA
PARTE-HARTZE AKTIBOA
JAKINTZAK IRAKASTEA
JARRERAK BARNERATZE