2026 ABUZTUA 19
GIG-1eko tamaina handiko hondakinen hobian izandako sute hasiera bat itzali da
Eguerdian, sute hasiera txiki bat antzeman da GIG-1eko tamaina handiko hondakinak txikitzeko hobian. Instalazioko bitarteko propioen bidez, gertakaria kontrolatu eta sute-hasiera itzali da, ondoren suhiltzaileek gainbegiratuta, eta ez da kalte materialik izan. Ezarritako jarduketa-protokoloari jarraituz, suhiltzaileei abisua eman zaie, eta instalazioetara joan dira sutea behar bezala itzali dela egiaztatzeko.
Prebentzio-neurri gisa, sua itzaltzeko lanetan parte hartu duten bederatzi langile ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik artatuak izan zitezen. Horietako inork ez du larritasunik.
GHK-k berriro gogorarazi nahi die mankomunitate guztiei instalazioetara material sukoiak edo baimendu gabeko materialak sartzeko debekua zorrotz betetzearen garrantzia.
Betebehar horrek garrantzi berezia hartzen du jai-garaian, hondakinen artean material pirotekniko eta sukoien presentzia handitu egiten baita. Material horiek behar bezala bereiztea eta segurtasun-arauak betetzea funtsezkoa da arrisku-egoerak saihesteko eta bai langileen bai instalazioen segurtasuna bermatzeko.
Mankomunitateen lankidetza ezinbestekoa da instalazioen segurtasuna bermatzeko eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa-sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko.